Nork idazten du mundua?
Jaraunsten ditugun historiek gure errealitatearen ulerkera moldatzen dute. Nor den nongoa, nork duen ahotsa, zer den arrunta eta zer etorkizun omen diren egingarriak esaten digute, hain zuzen ere.
Hala ere, historia bakar bat ere ez da saihestezina.
Lotura Dekolonialak egitatetzat hartzen ditugun kontakizunak kolokan jartzeko eta kulturaren, sorkuntzaren zein pentsamendu kritikoaren bidez beste berri batzuk sortzeko gonbidapena da.
Iruditeriak eztabaidagai, elkarbizitzen eraketa
Narrazio berriak sortzeko laborategia.
Kontakizunez inguratuta bizi gara. Liburuetan, zinean, sare sozialetan zein komunikabideetan daude; eta, gero eta gehiagotan, adimen artifizialean ere bai. Askotan, historia horiek konturatu gabe antolatzen dute gure mundu-ikuskera.
Haietako batzuk orain dela mende luze sortu ziren, eta, gaur egun ere, eragina dute migrazioa, aniztasuna, nortasuna edo desberdintasuna ulertzen dugun moduan. Beste era batekoak diren arren, oraindik ere eragina daukate errealitatea interpretatzen dugun moduan.
Lotura Dekolonialak proiektuak behar bezalako eremua proposatzen du, kontakizun horiek aitortzeko, modu kolektiboan kolokan jartzeko eta, sorkuntzaren, kulturaren zein pentsamendu kritikoaren bidez, munduaren irudikapenerako modu berriak sortzeko.
Narrazioek munduaren berri ematen dute, baina eratu ere egiten dute.
Zer lortuko duzu parte hartzean?
Partaidetzazko esperientzia
Bi asteburutan, laborategian parte hartuko duzu, eta, bertan, elkarrizketa, hausnarketa zein sorkuntza elkarrekin joango dira aurrera, gauzak aldatu nahian.
Jakintza
Argazkilaritza, bideoa, soinua eta adimen artifizial sortzailea erabiliko ditugu, narrazio berriak modu kritikoan sortzeko. Horretarako, partekatzen ditugun iruditeriak nola eratzen diren ikertuko dugu.
Sorkuntza kolektiboa
Geure historiak sortuko ditugu beste begirada batzuen bitartez.
Ordain ekonomikoa
Zure denbora eta ekarpena baloratzen ditugu. Beraz, hautatuetako bat bazara, ordain ekonomikoa jasoko duzu parte hartzeagatik.
Sei printzipio ditugu gidari
Laborategia erabateko saiakuntzarako eremua da, eta, bertan, kultura izango duzu begiradak partekatzeko eta estereotipoak hausteko tresna.
Sorkuntza askea
Emaitza hobezinaren presioa ahaztu. Hemen, errakuntza gure berrikuntza-tresna izango da. Eremu segurua sortuko dugu, ezabatzeko, hausteko eta desegiteko. Horretarako, saiakuntza nagusi den etengabeko ikaskuntzari emango diogu lehentasuna.
Benetako garaipenak
Paralisi globalaren aurrean, zehaztasuna ospatuko dugu. Komunitatea eratzen duen eguneroko aurrerakuntza txiki bakoitza jarriko dugu agerian, eraldaketa soziala hementxe eta oraintxe gertatzen ari dela egiaztatzeko.
Eremu bizia
Aretoa desagertu egingo da, organismo bizidun bihurtzeko. Historia ikusezinen kartografia eratuko dugu elkarrekin, eta, egunero, modu fisikoan bilakatuko dira talde bakoitzarekin.
Etorkizunen laborategia
Kolonizazioa inoiz gertatu ez balitz? Narrazio eredugarriak sortzeko aukera izango duzu, partekatutako etorkizunei eta orain arte inoiz azaldu ez diren mundu alternatiboei bidea urratu ahal izateko.
Agentziarako boterea
Errealitatearen ikus-entzulea izateari utzi. Diskurtsoaren sorkuntzan eta irudikapenean eragile aktiboa izan zaitezkeela ikusi eta behaketa pasibotik igaro benetako eragin soziala daukan erantzukizun sortzailera.
Kontzientziadun AA
Adimen Artifizial Sortzailea hackeatu. Ez dugu burmuina eskuordetzeko erabiltzen, giza hausnarketarako denbora irabazteko eta bere alborapen kolonialei erronka botatzeko laguntza kritiko moduan baizik.
Helburua ez da jakitea. Galdera hobeak egiten ausartzea baizik.
Profil dinamiko eta proposatzaileen bila gabiltza
Euren kontakizunak sortzen ari direnak.
Sorkuntza
Ezarritakoari gainez egiteko prest dauden ikusizko, soinu-arloko edo ikus-entzunezko sortzaileak.
Teknologia
AA sortzailearen erabilera etiko eta dekolonialaren inguruko burmuin jakin-nahia.
Aktibismoa
Elkarketarako eta kulturarteko elkarrizketarako modu berrien bila dabiltzanak.
Ikerketa
Teoria narrazio sozial bihurtzeko.
Nola adierazten duzu esan nahi duzuna? Ziur baduzula lekurik Dekolonialak Laborategian.
Xehetasun erabilgarri guztiak
Inprimakia bete eta Lotura Dekolonialak Laborategian zergatik parte hartu nahi duzun azaldu.
Plazak mugatuak dira.
Lekua eta plazak
La Perrera · Bilbo
20 - 30 urteko 20 gazte.
Datak
Bi asteburu
Urriak 16, 17 eta 18
Urriak 23, 24 eta 25
Ordutegiak
Urriak 16 eta 23, ostirala: 16:00–20:00
Urriak 17 eta 24: 10:00–14:00 · 15:30–20:00
Urriak 18 eta 25: 10:00–13:00
Plaza mugatuak
Ez zaitez kanpoan geratu!
Garrantzitsua da zuk parte hartzea.
Izena eman
Mundua ez da bera bakarrik aldatuko.
Ezta historiak ere.
Hurrengo egunetan, zurekin jarriko gara harremanetan, eta parte-hartzaileak hautatuko ditugu.
Zalantzarik baduzu edo zerbait esan nahi badiguzu, idatzi helbide honetara: info@loturadekolonialak.org