Asanblea Loturak Asanblada
Loturak herritarra izan nahi duzu?
Ongi etorri País Loturak Herrira. Loturen herrialdea. Alegiazko lurralde berri bat, bidezkoa, solidarioa, inklusiboa eta askotarikoa, pertsona guztientzako onbizia sustatzen duena.
La Terminal FICCen egin zen Asamblea País Loturak Asanblada jai-formatuko topaketa izanzen, azken hausnarketa-prozesuan parte hartzeko. Guztion artean erabaki zen nolakoa den bizi nahi dugun herria, País Loturak Herria. Loturen Herrialdea.
Batzarrean, egindako jardueretan erabilitako metodologia aurkeztu zen eta lortutako emaitzak partekatu ziren: zirriborroa, Loturak konstituzioko 224 artikuluekin, definitzen gaituzten ikurrekin, herri berri honetako narratiba eta diskurtsoekin, etab. Dinamika parte-hartzailea ere egin zen, emaitzak kontrastatzeko eta iritziak, ideiak eta iradokizunak jasotzeko. Gero zerbait hartu eta herrialde berriaren alde topa egin genuen Hija del Nopal taldearen musikaren erritmora.
Ekintza hau Herri Loturak Herria proiektuaren parte da; proiektu fisiko eta digital parte-hartzailea eta espekulatiboa da, etorkizun desiragarriei buruzko narratibak eta irudimenezkoak esploratzeko eta eraikitzeko, eta ehun pertsona inguruk parte hartu dute.
Ezagutu País Loturak Herria.

