Loturak Zabaldu. Elkargune

Bilboko auzoen oraina eta etorkizuna, migratutako emakume gazteen begiradaren bidez

Bilbo, 2024
Zer da Loturak Zabaldu. Elkargune

Loturak Zabaldu. Elkargune proiektuak Bilbon bizi diren emakume gazte migratzaileen jabekuntza bilatzea dauka xede. Horretarako, proiektuan bertan parte hartzen dute, eta euren errealitateari buruz hausnartzen dute, baita euren jatorriagatik, generoagatik edota adinagatik jasan dezaketen bereizkeriari buruz ere.

Emakume horien eztabaiden ondorioz sortzen diren kontakizunetatik, errealitate birtualeko esperientziak sortuko dira, eta oso lagungarriak izango dira haien bizipenak aztertzeko eta ulertzeko orduan.

Helburuak

Partaidetzazko tailer hauen bidez, narrazioak eta errealitate birtualeko bisitaldi murgiltzaileak sortzen dira, emakume gazteek Bilboko auzoetan haien egunez egunekoa nolakoa den eta etorkizunean nolakoa izatea nahi luketen azaldu dezaten. Ondoren, ibilbide horiek eta tailer horietako errealitate murgiltzaileko lana Bigarren Hezkuntzako ikasleak sentsibilizatzeko jardunaldietan erabiliko dira.

La Caixa Bizkaiko Aldundia Eusko Jaurlaritza