Loturak Emakumeok Aiara
Artziniegako emakumeak eta migratzaileen zein errefuxiatuen abegia
Hiri handi batean gertatzen ez diren gauzak gertatzen dira herri batean.
Esate baterako, Loturak Emakumeok proiektuko saioak udaletxeko osoko bilkuren aretoan egiten dira. Bertan, hain zuzen ere, beste leku batetik zatozenez, bakarrik eta isolatuta zaude, harik eta egun batean postontzia ireki eta emakume auzokide baten oharra aurkitzen duzun arte, biltzen diren emakumeen talde batean parte hartu dezazun. Bestetik, giltza etxean ahazten zaizunean, auzokoak berera gonbidatzen zaitu, beste auzokide batek arazoa konpontzen duen bitartean. Bertan, gainera, errazago gertatzen dira “Zu berria zara!” horiek, eta, horren ondorioz, tailerretan, herri-bazkarietan nahiz gaztelaniako klaseetan parte hartzeko gonbidapenak ere bai.
Hori guztia Artziniega bezalako herrian gertatzen da, eta, bertan, emakumeen talde batek elkartzeko, elkar ezagutzeko eta elkarri ulertzeko ahalegina egiten du, nahiz eta haien jatorriak, adinak, tradizioak eta bizi-ikuskerak oso desberdinak diren edo, agian, azkenean, hain desberdinak ez diren. Edizio honetan, desberdintasun horiei erreparatu diegu, baita emakumeentzat euren artean elkartzea zeinen onuragarria den adierazten dien sentipen partekatu horri ere.
Arabako Foru Aldundiak Loturak Emakumeok proiektuaren mantua zabaldu du Aiaraldeko kuadrillan, landa-ingurunean bizitza berriari ekitea erabakitzen duten emakumeek nolako abegia ematen duten eta nolako abegia jasotzen duten jakiteko. Askotan, erabaki hori hartu behar dute derrigorrean, hirietako etxebizitzen prezioak oso garestiak direnez, “urrunago” dauden lekuetarantz alde egin behar dutelako. Bertan, hain zuzen ere, isolamenduaren ondorioz, tamaina handiagoko hiriguneetan gertatzen ez diren gauzak gertatzen dira.
Kontakizunak, bideoak eta podcast moduko gauzak:

