Loturak Emakumeok Barakaldo
Barakaldoko emakumeak eta migratzaileen zein errefuxiatuen abegia
Clara Campoamor Gizarte Etxean, jarduera bizi-bizia da nagusi. Barakaldoko bizilagunek, nagusiek nahiz txikiek, bertako korridoreak zeharkatzen dituzte haien premien zein interesen araberako jarduera garatzen den aretoaren bila. Areto ugari horietako batean, Loturak Emakumeok Barakaldo proiektuaren lehenengo edizioa jarri da abian. Ehoziri-lana egin bitartean alboko aretoan hitz eta pitz ari diren emakumeen zurrumurrupean, Loturak Emakumeok Barakaldo proiektuko emakumeek migratzea, abegia ematea/jasotzea, laguntzea eta, batez ere, eustea izan dute hizpide.
Eustea, harik eta emakume iritsi berriak indarberritu arte, euren burua berriro aurkitu arte, hizkuntza ulertzen hasi arte, batzuetan berbera den arren beti ñabardura ezezagunak dituela kontuan hartuta, eta, batez ere, mugatu eta hertsatu egiten dituen burokraziaren mataza askatzen hasi arte. Izan ere, indar handi-handiz estutzen duenez…, ia-ia ito ere egiten du batzuetan.
Eustea, harik eta gorputza eta arima sendatu arte, berriro ere indartu arte eta bidea erdizka ikusi arte. Harik eta sagarrak bere oreka berreskuratu arte, migratzeko, izateari uzteko, nork bere burua galtzeko eta nork bere burua aurkitzeko prozesuaren ondorioz pairatutako eraginaren eta astinaldiaren ostean. Izan ere, beste herrialde batean bizitza berria hastea ehoziri-lana egitea da.
Bakuntasunez eta irmotasunez, emakume parte-hartzaileek euren kontakizuna idatzi, euren bideoak grabatu eta edizio honetako podcast-ari bere ekarpena eman diote:

