Loturak Emakumeok Getxo. 1. Edizioa

Getxoko emakumeak eta migratzaileen zein errefuxiatuen abegia

Getxo, 2019

Loturak Emakumeok Proiektuan, emakume migratuek nolako abegia hartzen duten eta beste emakume batzuei nolako abegia ematen dieten dute hausnargai. Proiektuan, topaketa onerako eta elkarrizketarako eremuak sortu ziren emakume migratuen eta tokiko emakumeen artean, eta, bertan, nork bere premiak arakatzeko eta erakusteko aukera izan zuen, abegia hartzeko eta abegia emateko orduan.

Getxon, biztanle migratu gehienak emakumeak direnez, emakumeen partaidetza dimentsionatu egin behar da emakume zaintzaileentzat, emakume errefuxiatuentzat eta zenbait ogibidetako emakumeentzat hiri abegitsua den Getxori buruzko kontakizun hau eratzeko orduan.

Proiektua garatu bitartean, migrazioen inguruan eta emakumeek migratzaileen abegian duten zereginaren inguruan prestatzeko, hausnartzeko eta hitz egiteko tailerrak egin ziren, baita narrazio digital barneratzaileak batera sortzeko beste tailer batzuk ere. Horrez gain, genero-ikuspegia kontuan hartzen duen migrazio-prozesuaren inguruan sentsibilizatutako 25 lagun baino gehiagoko kultura arteko eta belaunaldi arteko taldea eratu zen. Bertan, 40 narrazio digital barneratzaile baino gehiago sortu ziren batera, genero-ikuspegia eta elkargunetza kontuan hartzen dituen “hiri abegitsua” den Getxori buruzko kontakizun partekatua eratzeko asmoz.