Loturak Emakumeok Portugalete. 2. edizioa
Portugaleteko emakumeak eta migratzaileen zein errefuxiatuen abegia
2022an, Emakumeok Proiektuaren bigarren edizioa egin genuen Portugaleten, eta, berriro ere, topaketa onerako eta elkarrizketarako eremuak sortu ziren emakume migratuen eta tokiko emakumeen artean. Bertan, nork bere premiak agerian jartzeko aukera izan zuen, abegia hartzeko eta abegia emateko orduan.
Portugaleteko Loturak Emakumeok Proiektuaren bigarren edizio honetan, prozesuan bertan emakume gehiago inplikatzea zen helburua, baita erkidegoaren eraketa sendotzea ere, Portugaleten emakume migratuen eta abegipean dauden emakumeen kontakizuna agerian jartzeko asmoz.
Emakumeek bideoan eskainitako lekukotasunen bidez, hausnarketarako, elkarrizketarako eta narrazioen baterako sorkuntzarako jarduerak egin ziren. Horrez gain, beste jarduera batzuk ere garatu ziren, Portugaleten emakumeek ematen duten abegiari eta hartzen duten abegiari buruzko kontakizuna aberasteko.
Edukiak eta esperientzian oinarrituago dauden jarduerak batera sortzeko euskarri berriak erabili ziren; esate baterako, emakume migratzaileek eta tokiko emakumeek euren kontakizunak idaztea edo podcastean esperientzien baterako kontakizuna sortzea:
Podcast-a