Loturak Emakumeok Portugalete. 3. Edizioa
Portugaleteko emakumeak eta migratzaileen zein errefuxiatuen abegia
Loturak Emakumeok. Portugaleten gauza asko gertatzen dira. Esperientzia gogorrak espazio seguru batean partekatzeko beharrezkoak direnak baino askoz gehiago. Gure istorioak kontatzeko behar baino askoz gehiago, inoiz entzungo ez gintuzten pertsonengana iristeko. Egoera ahulenean dauden emakume migratuak ahalduntzen jarraitzeko behar direnak baino askoz gehiago.
Loturak Emakumeok. Portugaleten emakumeek elkar ezagutzen dute, begietara begiratzen diote elkarri, elkarren parean hitz egiten dute, kafea, negarra, barreak, ametsak eta kezkak partekatzen dituzte. Loturak Emakumeok. Portugaleten emakumeek magia gertatzea lortzen dute, emakumeak elkartzen direnean sortzen den magia.
Magia horren zati txiki batek bideo, idatzitako kontakizun eta podcast itxura hartzen du ekimen honetan:
Podcast-a
Bizi dadin luzaro Loturak Emakumeok!

