Loturak Emakumeok Zarautz
Zarauzko emakumeak eta migratzaileen zein errefuxiatuen abegia
Loturak Emakumeok Zarautz Proiektuak kresalaren, sagarren, kafearen eta zainketen usaina dauka. Gure itsasoa beti isila ez den lekuko hurbila da Zarautzen ematen duten abegiari eta emakumeei ematen dieten abegiari buruzko baterako kontakizuna sortzeko orduan.
Proiektu honek topaketarako eta elkarrizketarako eremuak sortzen ditu emakume migratuen eta tokiko emakumeen artean, eta, bertan, Zarauzko udalerri gipuzkoarrean migrazio-prozesuan nahiz abegian edukitako esperientzien eta premien berri ematen dute.
Proiektu honek migrazio-prozesuetan emakumeak nagusi izatea eta ikusezinen artean ikusiezinak diren emakume migratuen egoera jakitera ematea dauka abiapuntu, eta, bertan, emakumeak eurak protagonista dauzkaten partaidetzazko narrazioak sortzen dira zenbait formatutan: bideoa, kontakizun idatziak eta podcast-a:
Podcast-a
Loturak Zarautz Proiektuak, hain zuzen ere, honako hauxe dauka xede: emakume migratu edota errefuxiatuenganako kontakizun abegitsu bezain ona eratzeko, elkarrekin hausnartzeko eta hitz egiteko partaidetzazko prozesuak handitzea eta indartzea.

