Loturak Festibala. 2. Edizioa

Migrazioei buruzko narrazio digital berriak

Bilbo, 2021

Loturak Festivalen bigarren edizioa Bilbon egin zen, sustrai kulturaleko mekanismo eta diskurtso berritzaileen bidez herritarrak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko, sorterriko gizarteetan eta gizarte hartzaileetan gertatzen diren migrazio-prozesuen eta aldaketa sozial zein kulturalen arrazoiak eta motibazioak jakitera emateko eta jakinarazteko eta garapen-bidean dauden gizarte berrietako aldaketak eta migratzaileen abegirako zein inklusiorako prozesuak hobeto ulertzeko.

Jaialdian, “migrazio-mugimenduen ondorioz sortutako erronkei” buruzko ikus-entzunezko lanak zabaldu ziren, baita hiriek zein lurraldeek beste herrialde batzuetatik etorritakoen abegiari eta inklusioari emandako erantzunei buruzkoak ere.

Narraziotxo mugikor azkar-azkarrak egiteko tailerrak garatu ziren; esate baterako, partaidetzazko “Live Cinema” tailerra, parte-hartzaile guztien artean zuzeneko filma egiteko; partaidetzazko “Roboteca” argazkilaritza-tailerra; pertsonen arteko errealitate birtualeko “The Machine to Be Another” sistema, jendeak mundua beste pertsona baten begien eta gorputzaren bitartez ikusteko aukera izan dezan; edo etorkizunekoen ikerketarako “Lankidetzapeko fikzioak” tailerra, garapen-bidean dauden kultura arteko errealitateetan esku hartzeko.

Besteak beste, dokumentalak, errealitate birtualeko lanak eta bideo murgiltzaileak emateko eta ikusteko eremuen bidez, Loturak Festivalek behar besteko gunea eskaini zien herritarrei, migrazioaren erronkak eta migratzaileek gizarte garaikideetan dituzten helduera, abegia eta inklusioa dimentsio zabalenean ulertu ditzaten.

Webgunea