Loturak Festibala. 3. Edizioa
Formatu dokumental berriak, narrazio digital berriak, migrazioak, abegia eta inklusioa
Loturak Festibalak Bizkaiko gizartea, batez ere, eta euskal gizartea, oro har, sentsibilizatu nahi ditu nazioarteko giza mugikortasuneko testuinguruetako gizarte barneratzailearen alde lan egiteko, abegia emateko eta onartzeko premiaren inguruan. Horretarako, esperientzia zein proposamen kultural berriak eta esperientzian oinarritutako narrazio digital berri elkarreragileak nahiz murgiltzaileak jarri behar dira abian, zirrarak suspertzeko, aurreiritziei aurka egiteko, estereotipo faltsuak desagerrarazteko eta, azken batean, pertsonen begirada aldatzeko eta migrazio-prozesuen ondorioz sortutako nortasun-errealitateen errespetua nahiz berdintasuna aldarrikatzeko.
Loturak Festibalak aurreko edizioetako espirituari eusten dio, eta garapen-bidean dauden gizarteen erakusgarri eta adierazgarri diren narrazio-unibertsoak arakatzen jarraitzen du. Muga berriak eta narrazio-koordenatu areagotu, murgiltzaile eta hedatu berriak miatzen ditu, hau da, algoritmoetan nahiz adimen artifizialean oinarritutako esperientzia espekulatibo berriak suspertzen dituzten tresna digitalak eta irudikapenerako paradigma berriak eta etorkizunekoak (oraingoak); metabertsoa, esaterako.
Jaialdiaren hirugarren edizioan, jendaurreko jarduera hauek garatu ziren, besteak beste: Loturak Metabertsoa azaltzeko eta eratzeko partaidetzazko tailerrak, adimen artifizialeko tresnen bidez narrazioak sortzeko tailerrak, kultura arteko ikus-entzunezkoak sortzeko tailerrak edo pertsonen arteko errealitate birtuala sortzeko tailerrak.