Loturak Getxo
Nolakoa da, nolakoa izan behar da hiri abegitsua?
Azterketarako eta hausnarketarako partaidetzazko laborategia da, eta “hiri abegitsua” zer den azaltzen duten dimentsioak nahiz ezaugarriak lankidetzapean eratzea dauka helburu. Horrela, bada, hiriak berak gaur egungo kultura arteko politikak gainditzen ditu, eta zenbait prozesu eta baliabide jartzen ditu abian, herritarrak sentsibilizatzeko, mezu nahiz narrazio barneratzaileak eratzeko eta, horren bidez, migratuen, migratzaileen zein errefuxiatuen abegia eta gizarteratze-prozesua sustatzeko.
Loturak Getxo herritarren hausnarketarako partaidetzazko prozesua izan zen, eta “hiri abegitsua” zer den azaltzen duten dimentsioak nahiz ezaugarriak lankidetzapean eratzea eduki zuen helburu. Horrela, bada, hiriak berak zenbait prozesu eta baliabide jarri zituen abian, herritarrak sentsibilizatzeko, mezu nahiz narrazio barneratzaileak eratzeko eta, horren bidez, migratuen abegia eta gizarteratze-prozesua sustatzeko. Sentsibilizaziorako proiektu horretan, hain zuzen ere, jabekuntzadun erkidegoa izan behar zen liderra, eta herritarren gizarte-konpromisoa indartzen lagundu behar zuen, baloreen esparru partekatua eratzeko asmoz.
Proiektuaren amaieran, emaitzen sakabanaketa kolektiboa egin zen. Abegia, integrazioa, gizarte barneratzaileak, hiri abegitsua… Horra hor herritarrek migratuen inguruan izan beharreko jokabide eta politika berriei buruz hausnartzeko terminoak eta kontzeptuak.