Loturak Oinez
Gymkana artistikoa eta kultura artekoa
Bilbo, 2022
Loturak Oinez Proiektuan, gymkana artistikoa eta kultura artekoa egin zen Bilboko San Frantzisko auzoko kaleetan, aniztasun kulturalari eta nortasun kultural berriei buruzko eduki digitalak sortzeko asmoz.
Gazteak honako honexen inguruan prestatzeko eta sentsibilizatzeko partaidetzazko prozesua zen helburua: aniztasunean garatutako bizikidetza sustatzea, aurreiritziak zein estereotipoak prebenitzea eta kultura arteko hiriko funtsezko elementuak zein diren zehaztea, teknologia berrien eta errealitate birtualeko lanen erabileraren bidez.