Loturak Zabaldu

Euskadi anitzerako hezkuntza-ekosistema

Bilbo, 2022

Proiektu honek Bizkaiko zenbait udalerritako gazteak sentsibilizatu nahi zituen migrazio-prozesuen eta gure auzoetako kultura arteko errealitatearen inguruan. Horretarako, gazte migratuekin lankidetzapean lan egiteko prozesua jarri zuen abian, errealitate birtualeko lana batera sortzeko eta, horrela, enpatikoagoak zein adierazgarriagoak diren esperientzia murgiltzaileak eta elkarreragileak suspertzeko, funtsezko tresnak direlako topaketa onerako, hausnarketarako eta elkarrizketarako eremuak indartzeko orduan.

Prozesuaren ondorioz, 6 ibilbide murgiltzaile sortu ziren, eta errealitate birtualeko betaurrekoen laguntzaz zeharkatu daitezke. Loturak Zabaldun egindako lanaren bidez egituratzen den prozesuan, zenbait tailer egin ziren, pertsonek migratzaileen abegiaren eta integrazioaren inguruan dituzten jakintza eta sentsibilizazioa bultzatzeko asmoz.

Tailer bakoitzean, errealitate birtualeko Loturak Zabaldu lana ikusi zen, eta, ikusitakoan, bizitakoari buruzko hausnarketa sustatzen zen.

Eurocities saria irabazi duen proiektua da hau, Europa-mailan.