Bilbotik-ra
Hiria arakatzeko bidaia
Hiria arakatzeko bidaiarako gonbita da, eta Bilboko auzoetatik oraina hiriko etorkizunetako pluribertsoarekin lotzen duten dimentsio arteko ateak bilatzea dauka xede. Nahi genituzkeen etorkizun jasangarriagoak modu kolektiboan irudikatzeko deia da, ezagutzen dugun Bilbo, izan litekeena, bertako auzoak eta bertako bizilagunen aniztasuna kontuan hartuta.
Ate horiek egon badaude, eta garapen-bidean dauden errealitate periferikoetan daude ezkutatuta, baina, askotan, ez gara ate horiek ikusteko gai edo ez dakigu nola ireki. Une batez pentsatu… Zer datorkizu burura nahi zenituzkeen etorkizun jasangarriagoetan pentsatzen duzunean? Zure auzoan ate horietako bat egongo balitz, non egon liteke eta zergatik? Zer ezagutu nahi zenuke beste aldean?
Honako hauexekin egindako proiektua: Colaborabora, Becoming + Holon