Bizikide(hi)tzak

Bizikidetzarako hitzak

Euskadi, 2023

Euskal gazteek Euskadin XXI. mendeko bizikidetza nola ulertu eta eratzen duten azaltzen duen kontakizuna.

Joandako 2022. eta 2023. urteetan, zenbait jatorritako 18-30 urteko 16 gaztek osatutako taldea elkartu zen, bizikidetzari buruzko eremua, elkarrizketa eta hausnarketak partekatzeko asmoz.

Topaketa horiek hausnarketa hori suspertzea zeukaten helburu, etorkizuneko Euskadiren eraketari buruzko diskurtsoa egituratzeko. Horretarako, eremuak eratzeko premia hartu zen abiapuntutzat, XXI. mendeko bigarren hamarkadako bizikidetzaren zutabeak ezartzeko asmoz.

Proiektu honen funtsezko helburua gazteak bizikidetzaren esangurari buruzko hausnarketa eta eztabaida aske bezain irekiko protagonistak izatea izan zen, oraina eta etorkizuna kontuan hartuta. Horretarako, eztabaidatzeko eta proposamenak egiteko eremua sustatu zen, bertako protagonistak gazteak eurak izan ziren eta Euskadiko bizikidetzarako oinarriak zein giltzarriak eskaintzen zituen dokumentua lortzea zen xedea.

Bizikide(hi)tzak dokumentalean, prozesu honetan parte hartu duten gazteen hausnarketak azaltzen dira. Bertan, hain zuzen ere, bizikidetza zer den eta XXI. mendeko Euskadirentzako funtsezko erronka horri nola aurre egingo dioten izan dute hizpide.

Eusko Jaurlaritza Pajaro