EHU Leioako Campus Lurraldea
Unibertsitateko campusean ibilbideak eratzea
Campus Lurraldean, aplikazio mugikorren bitartez bideak eta ibilbideak eratzeko dinamika proposatzen zen, eremu fisikoetan oinarritutako historiak zein jakintzak partekatzeko asmoz. Errealitate areagotua, mapaketa eta geoposizionamendua zituen helburu, Leioako Unibertsitateko Campusa eta bertako instalazioak unibertsitarioak ez direnengana hurbiltzeko asmoz.
Prestakuntzarako eta eraketa kolektiborako tailerraren bidez, Leioako Campuseko 18 ikaslek 5 ibilbide diseinatu zituzten, haien formatuak zein edukiak desberdinak ziren eta, inolako salbuespenik gabe, lurralde horretako bazter guztiak zeharkatzen zituzten: abentura, misterioa, sekretuak, bideozaintza eta campuseko bertako historia. Geoposizionatutako argazkiak, bideoak, soinuak eta testuak jende askorentzat ezezaguna zen eremu horri buruzko informazioaren osagarri paregabeak ziren.
Ibilbideak proiektuko web-plataforman eratutakoan, lekuan bertan kontsultatu zitezkeen aplikazio mugikorraren bidez. Bertan, telefonoko GPSren bitartez, erabiltzaileek campuseko ibilbideak egin zitzaketen, eta elkarreraginean egon zitezkeen ibilbideekin, errealitate areagotuko esperientzia sortzeko asmoz.