Cáceres DOC Herrixka
Moret herrixkako kronikak
DOC Herrixka, Moret herrixkako kronikak partaidetzazko ekintza-dokumentala da. Agiri anitza da, eta, bertan, Cácereseko Moret herrixka izeneko auzo hondatu eta arazotsuaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruz hausnartzen da.
Proiektu horretan, auzoaren mapaketa egin zen, eta, horrez gain, barruko ikuspegiak zein iritziak ere adierazi ziren, ikus-entzuleei 2008an Moret herrixkako egoera zergatik zen gatazkatsua ulertzen laguntzeko eta, era berean, ustezko irtenbideak ere proposatzeko.
DOC Herrixkak alfabetizazio digitala sustatzea zeukan helburu, bideo dokumentalari zein teknologia berriei buruzko tailerraren bidez eta herritarren partaidetzaren bidez, euren inguruneari buruzko informazioa grabaketa-gailu merke eta erabilerrazen bitartez (telefono mugikorren bidez) sortzeko eta, ikuspegi hurbil bezain inplikatuen bitartez, baliabideen lorpena gizarteratzeko asmoz.