Egin to be
Ellacuria Fundazioaren balioen inguruko hausnarketa, ikasbidea, sentsibilizazioa eta zabalkundea
Egin to be komunikazio eta sentsibilizazio banaturako proiektua da, eta Ellacuria Fundazioko Plan Estrategikoa, bere ikuspegia, xedea eta balioak hartzen diru erreferentziatzat. Jendearen partaidetza aktiborako prozesuen bidez egituratzen da, bere lerro estrategiko guztien bidez dihardu eta nola edo hala fundazioarekin lotutako pertsona, giza talde eta erakunde guztiak jartzen ditu elkarlanean.
Proiektua bera Ellacuria Fundazioaren balioen inguruko hausnarketarako, ikasbiderako, sentsibilizaziorako eta zabalkunderako prozesuaren inguruan egituratu zen, eta, bertan, bere nortasunari buruzko eztabaida sustatu zen, baita barruan nahiz kanpoan irudikatzeko moduari buruzkoa ere. Aldi berean, parte-hartzaileei behar besteko prestakuntza eman zitzaien, telefono mugikorren bidez bideoak grabatzeko eta fundazioarekin lotutako zenbait lagunen nahiz giza talderen iritzien zein lekukotasunen bilketarako lanaren plangintza egiteko.
Prestakuntzarako prozesuan, zenbait gai jorratu ziren, landu beharreko gaiak zehazteko eta bideotxo horietan parte hartu lezaketen pertsonak eta eragileak antzemateko. Tailerretan, praktikaren bidez indartu ziren jorratu beharreko gai bakoitzeko edukiak garatzeko orduan parte-hartzaileek bereganatu behar zituzten kontzeptuak. Era berean, oinarrizko lan-gidoiak ere egin ziren, edukien sorkuntzarako grabaketa-prozesua bideratzeko.