Elkarretaratze Mugikorra
Elkarretaratze Handiari buruzko dokumental kolektiboa
Valladolid, 2008
Elkarretaratze Mugikorra berriemaile mugikorraren kontzeptuan oinarritutako proiektua da. Edukiak ekoizteko eta informazioa modu horizontalean igortzeko eredu berritzailea da, eta honako hauxe sustatzen du: herritarren partaidetza aktiboa, lankidetzapeko sorrera eta erabiltzaileen arteko harremana kanal eta sare sozialen bitartez. Horretarako, zenbait kontzeptutan dago oinarrituta; esate baterako, herritarren kazetaritza eta 2.0 webgunea. Gaur egun, edonor izan daiteke berriemaile mugikorra!
Bertan, hain zuzen ere, Elkarretaratze Handiari buruzko dokumental kolektiboa egin zen, mugikorraren bitartez grabatutako ikus-entzunezko pilulatxoen bidez bere ikuspegi subjektiboa erakutsi nahian ekitaldira bertaratutako jendearen lankidetzari esker.