Emakumeen Kaleak

Emakumeak Bizkaiko kale-izenen bidez agerian jartzea

Muskiz, 2022

Kaleen izenak tresna garrantzitsua dira, hiriak pertsona nabariei oso aitortza ikusgarria egin nahi dienean. Nolanahi ere, ageriko desberdintasuna eta irain historikoa dago emakumeek Bizkaiko udalerrietako kale-izendegietan eta beste lurralde batzuetan daukaten agerpenari dagokionez. Betidanik, emakumeek zeregin nagusia izan dute familian bertan nahiz zainketetan, eta arlo horretara zokoratu dituzte. Gainera, agerpen publikoa edukitzeko aukera ere ukatu zaie, baita era guztietako jarduerak egitekoa ere: politikoak, artistikoak, kulturalak, zientifikoak… Desberdintasuna gizarteko arlo guztietan islatzen da, baina, horrez gain, kaleen izenetan ere areagotzen da, sexuen arteko desberdintasun historikoaren adierazgarri.

Hartara, emakume horien aldarrikapenak eta gaur egungo iruditeria horiek egokiak eta adierazgarriak diren kolokan jartzea edo baloratzea eta agerikotasuna ematea da helburua. Horrela, aldarrikapen horretatik, narrazio berriak eratuko direnez eta profil berrien zein emakume berrien adierazgarri izango direnez, eremu publikoko diskurtsoa eguneratuko da, baita kaleei izena ematen dieten pertsona nabariena ere, hori guztia areagotzeko edo berdintasunezko ordezkagarritasuna sustatu behar den aztertzeko.

Bizkaian, udalerrien %4k baino ez dituzte emakume-izendun kaleak.

Webgunea