Gobernu irekia azaltzen
Gobernu irekiaren giltzarriak zehazteko hausnarketa-tailerra
“Gobernu irekia azaltzen” partaidetzazko prozesua da, eta herritarrek agendaren prestaketan nahiz bizitza publikoan parte hartzeko dituzten modu berriei buruz hausnartzea eta eztabaidatzea eta ikus-entzunezko edukiak batera sortzea dauka helburu, gardentasuna, partaidetza eta lankidetza kontuan hartuta.
Hona hemen xedea: tokiko administrazioa gobernu-modu berrietan sartzea, berrikuntza soziala kontuan hartuta; eta herritarren partaidetza sustatzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek (IKT) kultura demokratiko horizontalago eta garaikideagoaren garapenean eskaintzen dituzten aukerak antzemateko, zehazteko eta azaltzeko orduan.
Eztabaida kalean bertan dago. Herritarrentzat, oso garrantzitsuak dira honako gai hauek: informazio publikoa lortzeko aukera askea, informazio-mota, jaso nahi den zerbitzua eta politika publikoak diseinatzeko, betearazteko eta ebaluatzeko partaidetza. Azken batean, honako hauxe da helburua: nola gainditu administrazio publikoaren kontzepzio bertikal tradizionala eta askoz ere horizontalagoak zein garaikideagoak diren harreman-modu berrietarantz jotzea, energiari, sormenari eta herritarren partaidetzari esker eta informazioaren zein komunikazioaren teknologia berrien erabilerari esker.