Gymkana Mugikorra
Cácereseko eragile sortzaile eta berritzaileen mapa
Cácereseko Gymkana Mugikorra hiri-sormenaren mapaketa da, eta “Irudimenaren Gizarteko Hiri Sortzaileak” Sormenaren eta Berrikuntzaren V. Biltzarraren esparruan egin zen 2009ko azaroan Cácereseko hirian. Gymkana mugikorra antolatu zen, eta Cácereseko hiria bera zein biltzarra garatu zeneko instalazioak izan ziren joko-taula. Hiriko eremuak, hain zuzen ere, berrikuntza sozial eta ekonomikoko eredu berrien bidezko saiakuntzak egiteko eszenatokiak izan ziren, hau da, herritarren sormenaren bitartez saiakuntzak egiteko erabilitako hiri-laborategiak, eszenatoki jasangarriagoen sorrera eta berrikuntza gizarteratu nahian.
Hiriko eragile sortzaileak zein ziren zehaztea eta haiei elkarrizketa egitea zen helburua, Cácereseko hiri-sormenaren mapa sortzeko asmoz. Mapa fisiko hori modu digitalean irudikatu zen proiekturako sortu zen webgunean ostatatutako mapan, eta, bertan, eragile sortzaileen jardueren azalpena, bideo-elkarrizketak eta argazkiak agertzen ziren.
Cácereseko Gymkana Mugikorra partaidetzazko proiektua da, eta Cácereseko zenbait ikastetxetako gazteak izan zituen xede. Bertan, telefono mugikorrak erabili zituzten probak gainditzeko, eta tokian tokiko sormenaren mapaketa egitea zen azken helburua. Proiektuan, 100 gaztek eta nerabek baino gehiagok parte hartu zuten, eta 16 ibilbide desberdin sortu zituzten, baita 50 bideo-elkarrizketa eta 200 argazki baino gehiago ere.