Habitattak
Alfabetatze narratiboa eta habitaten irudikapena
Habitattak alfabetatzeko proiektua da, eta Batxilergoko ikasleen taldeak inplikatzen ditu, teknologien erabileran oinarritutako prestakuntza artistikorako dinamiken bidez. Dinamika horien bitartez, Portugaleteko udalerriko hiri-ibilbideak eta mapaketak egin ziren, bertako habitaten irudikapenerako narrazio digitalak batera sortzeko asmoz.
Proiektua laborategia izango balitz bezala eratu zen, eta lurralde-mutazioak nahiz giza habitatak arakatzen zituen garapen-bidean zeuden kultura berrien ondorioz sortutako pertzepzio-aldaketen bitartez. Horrela, parte-hartzaileek behar besteko jakintzak eskuratu zituzten, ikuspegi artistikotik euren habitatari buruz hausnartzeko, arakatzeko, (berr)ezagutzeko eta (berr)interpretatzeko. Horretarako, esanahi berriak sortu eta euren iruditeriak eratu zituzten eduki digitalak sortzeko jarduketen bidez.
Artisten gidaritzapeko esperientzietan oinarritutako trebakuntza-prozesuan, zenbait metodologia zein tresna digital erabili ziren (webgunea, telefono mugikorrak eta aplikazioak) grabatzeko eta batera sortzeko orduan. Halaber, saiakuntzak egin ziren, ikaskuntza informalerako estrategien bidez eta gazteek ikasgelatik kanpo arlo digitalean garatutako trebetasun berrien bidez. Beraz, prozesu horren bitartez, gazteen begiradak erakutsi ziren haien erkidegoetatik bertatik.