Identibuzz Agurain
Nortasun hibridoak, Aguraingo burrunbak
Identibuzz Agurain azken Identibuzz proiektua da. Arabako Lautadako kuadrillako udalerri guztietan egin zen.
Bertan, kultura anitzeko ehuna eta tokian tokiko zein atzerriko bizilagunen arteko harremanak arakatzen dira tamaina txikiko eta biztanle gutxiko udalerrietan. Gainerako Identibuzz proiektuak bezala, kultura arteko proiektua da, eta, bertan, Arabako Lautadako kuadrillako nortasun anitzen nahiz era guztietako nortasunen adierazgarri ziren kontakizun partekatuak sortu ziren, zenbait jatorritako eta kulturatako pertsonen arteko ezagutza eta elkarbizitza sustatzeko.
Proiektua elkarrizketarako, hausnarketarako eta baterako sorkuntzarako tailerren bidez zegoen egituratuta, eta lankidetzapeko jarduketak proposatzen zituen partaidetzazko dinamiken bidez, esperientziak partekatzeko eta tokian tokiko zein atzerriko bizilagunen arteko elkarreragina bultzatzeko asmoz.
Identibuzz Agurain San Frantziskon eta Mourarian egindako esperientziaren beste egokitzapen bat izan zen, baita EAEn egindako proiektuen jarraipena ere.