Identibuzz Ermua

Nortasun hibridoak, Ermuako burrunbak

Ermua, 2012

Identibuzz Ermuak zenbait udalerritako proiektua hedatzen jarraitu zuen. Gainerako Identibuzz proiektuetan bezala, Ermuako nortasun anitzen nahiz era guztietako nortasunen adierazgarri ziren kontakizun partekatuak sortu ziren, zenbait jatorritako eta kulturatako pertsonen arteko ezagutza eta elkarbizitza sustatzeko.

Ermuan, udalerriko Lanbide Heziketarako Ikastetxeko (LHI) hainbat jatorritako ikasleek tailerretan eta grabazioetan parte hartu zuten.

Proiektuan, lankidetzapeko jarduketak egin ziren partaidetzazko dinamiken bidez, esperientziak partekatzen saiatzeko eta tokian tokiko nahiz atzerriko biztanleen arteko elkarreragina sustatzeko. Identibuzz Ermuan, LHIko ikasleen laguntzaz, udalerriaren kultura anitzeko mapaketa egin zen, eta kultura arteko harremanak zein desberdinen arteko ezagutza sustatu eta elkarguneak sortu zituen, zenbait jatorritako eta kulturatako pertsonen arteko elkarbizitza bultzatzeko asmoz.

Identibuzz Ermua San Frantziskon eta Mourarian egindako esperientzia eredugarriaren tokian tokiko egokitzapena izan zen. Kontzeptuaren eta metodologiaren aldetik, proiektu eredugarriaren inspirazio-iturria izandako diseinuaren espiritua errespetatzen du, baina EAEko udalerrien zein eskualdeen ezaugarrietara dago egokituta.

Eskuliburua