Identibuzz Getxo
Nortasun hibridoak, Getxoko burrunbak
Identibuzz Getxo zenbait lurraldetako kultura anitzeko errealitateari buruz egindako zenbait lanen parte da. Gainerakoak bezala, Identibuzz Getxo kultura arteko proiektua da, eta, bertan, baliabide digitalen bitartez Getxoko udalerriko nortasun anitzen nahiz era guztietako nortasunen adierazgarri ziren kontakizun partekatuak sortu ziren, zenbait jatorritako eta kulturatako pertsonen arteko ezagutza eta elkarbizitza sustatzeko.
Proiektuan, lankidetzapeko jarduketak egin ziren partaidetzazko dinamiken bidez, esperientziak partekatzen saiatzeko eta tokian tokiko nahiz atzerriko biztanleen arteko elkarreragina sustatzeko. Identibuzz Getxok kultura arteko harremanak zein desberdinen arteko ezagutza sustatu eta elkarguneak sortu zituen, zenbait jatorritako eta kulturatako pertsonen arteko elkarbizitza bultzatzeko asmoz.
Identibuzz Getxo San Frantziskon eta Mourarian egindako esperientzia eredugarriaren tokian tokiko egokitzapena izan zen. Kontzeptuaren eta metodologiaren aldetik, proiektu eredugarriaren inspirazio-iturria izandako diseinuaren espiritua errespetatzen du, baina EAEko udalerrien zein eskualdeen ezaugarrietara dago egokituta.