Identibuzz, Mourariako eta San Frantziskoko burrunbak
Nortasun hibridoak
Identibuzz. Nortasun hibridoen burrunbak dokumentalean, nortasun anitzen nahiz era guztietako nortasunen eta Lisboako Mouraria zein Bilboko San Frantzisko auzoetako kultura anitzeko errealitateen adierazgarri ziren kontakizun partekatuak sortu ziren.
Dokumental honetan, bi auzoetako tailerretan egindako esperientzia azaltzen da, baita parte-hartzaileek egindako grabazioak eta Moviltikeko taldeak bi auzoetako bizilagunei egindako zenbait elkarrizketa ere.
Dokumentalean, hainbat jatorritako bizilagunen agerpena ezaugarri bereizgarri duten bi auzoen antzekotasunak islatzen dira.
Identibuzz, Mourariako eta San Frantziskoko burrunbak dokumentalak Zine Ikusezinaren Nazioarteko 4. Jaialdiko Kultura Artekotasunaren Saria jaso zuen, baita euskaraz egindako lan onenaren aipamen berezia ere.