Identibuzz San Frantzisko

Nortasun hibridoak, San Frantziskoko burrunbak

Bilbo, 2012

Identibuzz San Frantziskok Bilboko San Frantzisko auzoko kultura anitzeko errealitatea islatzea zeukan helburu. Horretarako, ikus-entzunezko kontakizunak sortu ziren, lurraldeko nortasun anitzak eta era guztietako nortasunak irudikatzeko eta zenbait jatorritako nahiz kulturatako pertsonen arteko ezagutza eta elkarbizitza sustatzeko.

Komunikazio sozialerako proiektu hau sorkuntza digital kulturalerako partaidetzazko tailerretan dago oinarrituta, Europako metropoli handietako kultura anitzeko auzoetan ezartzen diren harreman berriak irudikatzeko eta harreman horiek aberastasunaren, aniztasunaren eta mestizaje kulturalaren ondorioz sortutako nortasun kultural berrien eraldaketa eta sorkuntza nola suspertzen dituzten jakiteko.

Proiektuan, lankidetzapeko jarduketak egin ziren partaidetzazko dinamiken bidez, esperientziak partekatzen saiatzeko eta tokian tokiko nahiz atzerriko biztanleen arteko elkarreragina sustatzeko. Identibuzzek kultura arteko harremanak sustatu eta elkarguneak sortu zituen, zenbait jatorritako eta kulturatako pertsonen arteko elkarbizitza bultzatzeko asmoz.

Identibuzz San Frantzisko eta Identibuzz Mouraria aldi berean garatu ziren, eta, bertan, bi auzoetako elkarteak eta zenbait jatorritako pertsonak egon ziren inplikatuta, eurentzat interesgarriak ziren alderdiak zehaztu ondoren euren nortasun kulturalari nahiz auzoetakoari buruz eta integrazioari buruz hausnartzeko.