Identibuzz Gasteiz

Nortasun hibridoak, Gasteizko burrunbak

Gasteiz, 2013

Identibuzz Gasteiz Identibuzz proiektu berria da, Gasteizko kultura anitzeko ehuna arakatzen du eta zenbait udalerritako kultura anitzeko errealitateari buruz egindako zenbait lanen parte da. Gainerakoak bezala, Identibuzz Gasteiz kultura arteko proiektua da, eta, bertan, baliabide digitalen bitartez hiriko nortasun anitzen nahiz era guztietako nortasunen adierazgarri ziren kontakizun partekatuak sortu ziren, zenbait jatorritako eta kulturatako pertsonen arteko ezagutza eta elkarbizitza sustatzeko.

Proiektuan, lankidetzapeko jarduketak egiten ziren partaidetzazko dinamiken bidez, esperientziak partekatzen saiatzeko eta tokian tokiko nahiz atzerriko biztanleen arteko elkarreragina sustatzeko. Identibuzz Gasteizek kultura arteko harremanak zein desberdinen arteko ezagutza sustatu eta elkarguneak sortu zituen, zenbait jatorritako eta kulturatako pertsonen arteko elkarbizitza bultzatzeko asmoz.

Identibuzz Gasteiz San Frantziskon eta Mourarian egindako esperientziaren egokitzapen berria izan zen. Kontzeptuaren eta metodologiaren aldetik, proiektu eredugarriaren inspirazio-iturria izandako diseinuaren espiritua errespetatzen du.

Eskuliburua