Inoren Olerki Handia

Prestakuntzarako tailerrak, jarraipena eta bideoa egitea

Kairo, 2011

Inoren Olerki Handia Dionisio Cañas olerkari eta artistaren proiektua da, eta Zaborraren Hirian egin zen, Kairoko auzo batean, hain zuzen ere. Bertan, kristau kopto ugari bizi dira. Auzo horretako bizilagunak hiriko zaborra biltzea dute bizibide, Kairon ez dagoelako estatuko bilketa-sistemarik. Zabor hori euren etxeetan biltegiratzen dute, banatzeko eta, gero, saltzeko asmoz. Auzoko kaleak eta lonjak metetan edo zakuetan pilatutako zaborrez gainezka daude.

Testuinguru hori, beraz, ezin hobea zen Inoren Olerki Handia egiteko, Dionisio Cañasen ekintza poetikoa/tailerra, alegia. Bertan, olerkia eratzen da modu kolektiboan, zaborretan aurkitutako hitzen bidez. Tailerrean, parte-hartzaileei irakatsi genien mugikorra ikus-entzunezko erregistrorako tresna moduan erabiltzen, eta, horri esker, euren esperientziaren berriemaile mugikorrak izan ziren.

Azken emaitza bideoa da, eta, bertan, Inoren Olerki Handiaren metodologia islatzen da, baina, aldi berean, zaborra bizibide daukaten pertsona horiengana hurbiltzeko modua ere bada.