Klik-in. 1. Edizioa
Elkarbizitzarako narraziotxoak
Klik-in. Elkarbizitzarako narraziotxoak gazte eta nerabeen sentsibilizaziorako eta komunikazio sozialerako partaidetzazko proiektua da, eta elkarbizitza hobetzea dauka helburu. Prozesuan bertan, parte-hartzaileek ikus-entzunezko mezuak eta mezu digitalak eratzen ikasi zuten, ikus-entzunezko tresnetan oinarritutako saiakuntzen bidez atzerritarren inguruko zurrumurruak eta estereotipoak desegiteko asmoz.
Proiektuak elkarbizitza hobetzea eta migratzaileen artean eragina zuten bereizkeriazko mezuak desegitea zeukan xede.
Klik-in proiektuak gazteak sentsibilizatu nahi zituen migratzaileei buruz hara-hona dabiltzan bereizkeriazko mezuen inguruan. Horrez gain, bestearen ezagutza eta kultura arteko harremanak sustatzea ere bazuen helburu. Azterketarako, elkarrizketarako eta baterako sorkuntzarako tailerren bitartez, gazte eta nerabe parte-hartzaileek migratzaileen aurkako bereizkeriazko mezuak (estereotipoak, aurreiritziak eta zurrumurruak) eratzeko eta biral egiteko fenomenori buruz hausnartu zuten, eta aniztasunari balioa emateko eduki berriak sortu zituzten.
Lehenengo edizioa Barakaldo, Getxo, Portugalete eta Lekeition egin zen.