Laiatzen

Arabako Mendialdeko emakume magrebtarren estereotipoei buruzko hausnarketa

Araba, 2021

Proiektuak honako hauxe jakitera ematea eta zabaltzea dauka helburu: “Oinarrizko gidaliburua Araban bizi diren emakume magrebtarrei buruzko estereotipoei aurre egiteko eta zurrumurruen aurkako ekintzan genero-ikuspegia kontuan hartzeko”. Proiektuan bertan, emakume musulmanek jasaten dituzten estereotipoei buruz hausnartzeko tailerrak egin ziren, baita estereotipo horien aurkako narrazio digitalen partaidetzazko eraketarako dinamikak ere.

Lana bi fasetan banatu zen: lehenengoan, emakumeen talde batekin lan egin zen Mendialdean, eta, ondoren, egindako lana zabaldu zen Arabako beste kuadrilla batzuetan. Lanaren lehenengo fasean, emakumeak eurak izan ziren euren diskurtsoak gidaliburuan oinarritutako narrazio digitalen bidez sortu zituztenak, elkarrizketarako, hausnarketarako eta prestakuntzarako prozesua garatu ondoren.

Euren iritziak eta ikuspuntuak adieraztea da xedea, emakumeen talde horrek abian jarritako ekimenak eta euren errealitateak jakitera emateko eta zabaltzeko.