Living Labs Documentary

Opening New Markets For Innovative Services And Technologies ekitaldiko lankidetzapeko erreportajea

Zúrich, 2010

Living Labs Global Documentary proiektuan, Living Labs Globalek Suitzako Zurichen antolatutako Opening New Markets For Innovative Services And Technologies ekitaldiaren ikus-entzunezko estaldura egin zen telefono mugikorren bidez.

Ekitaldiaren lankidetzapeko erreportajea egitea izan zen helburua, ekitaldiko parte-hartzaileen partaidetza aktiboaren sustapenaren bidez, baita osoko batzarretatik eta eztabaida-saioetatik kanpo harreman-mekanismo ez-formalak abian jartzea ere. Ekitaldiaren estaldura telefono mugikorren bidez egin zen, eta parte-hartzaileei telefonoak utzi zitzaizkien, elkarrizketak eurek grabatu zitzaten eta ekitaldiaren inguruko testigantza nahiz ikuspegia eman zitzaten.

Ikus-entzunezko collagea egin zen parte-hartzaileek eta grabaketarako zein ediziorako geneukan taldeak sortutako material guztiaren bidez.