Mirimap(p)

Auzoa mirimap(p)atzen, aniztasuna mirimap(p)atzen

Bilbo, 2019

Mirimap(p) trebakuntzarako gizarte eta hezkuntza proiektua da, eta honako hauxe du helburu: eduki kulturalak nahiz narrazio digitalak zehaztea, aztertzea eta sortzea; eta Miribilla Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeari (Miribilla HLHI), lurraldeari eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko zein Zabala auzoetako bizilagunei balioa ematea. Proiektuak auzo horietako aniztasuna eta auzoan bertan ematen diren harremanak sustatzea eta balioa ematea dauka xede, Miribilla HLHIko ikasleen estigmatizazioaren eta eskolako nahiz arlo sozioekonomiko, etniko eta kulturaleko segregazionismoaren aurka borrokatzeko.

Alfabetatze mediatiko eta digitalerako prozesuaren bidez eta teknologien erabileran eta hiri-ibilbide nahiz mapaketa digitalen lankidetzapeko sorreran oinarritutako dinamika sortzaileen hedapenaren bidez, parte-hartzaileek (Miribilla HLHIko irakasleak eta ikasleak) sorkuntza kulturalerako modu berrien bidez egin zituzten saiakuntzak, eta, modu kolektiboan, behar besteko narrazio digitalak sortu zituzten, ikastetxea bera eta lurraldea sustatzeko eta balioa emateko asmoz.

Mirimap(p) proiektuak irakasleei lagundu die haien ikasleei errealitate sozial eta kulturalari buruzko jakintzan sakontzen, askotan ezagutu ere egiten ez dutelako beste auzo edo udalerri batean bizitzean. Horri esker, ikasleek euren begirada erakutsi dute, eta helduena ez bezalakoa da, askoz baikorragoa, askoz zintzoagoa eta askoz bat-batekoagoa delako eta ez duelako ez aurreiritzirik ez konbentzionalismorik.