The Movil Break. 2. edizioa

Irudimenetik negoziora

Cáceres, 2007

‘The Movil Break’ biltzarra itzuli zenean, aldaketak egin ziren aurreko urtearen aldean, Coffee Breakean bertan mugikor-kopuru zehatza “askatu” zedin. Horrela, egun horietan, eskuz esku pasatuko zituzten telefonoak, haien abenturak ikusizko moduan jasota uzteko asmoz.

Hori dela eta, mugikorren kudeaketa eta mugimendua deszentralizatu genituenez, coffeebreakerrentzat errazagoa eta erosoagoa izan zen mugikorra hartzea eta, gero, itzultzea edo “pasatzea”.

The Móvil Break AMASTÉk (Colaborabora) eta Úbiqak (Moviltik) Extremadurako Gazte Ekimenerako Bulegoarentzat egindako proiektua da.