Nik Mashup Donosti
Nortasuna, bakea eta elkarbizitza
Donosti, 2012
Nik Mashup partaidetzazko proiektua da, eta, bertan, nortasunaren kontzeptuari buruz hausnartzen da, baita euskal herritartasunaren nortasunak eratzeko eta irudikatzeko moduari buruz ere.
Euskal nortasunari eta bere ezaugarri nagusiari buruz eztabaidatzeko eta hitz egiteko prozesuaren bidez, honako hauxe zen xedea: herritarrek euren nortasunari buruz zeuzkaten pertzepzioak zein iritziak ezagutzea eta aitortzea; eta elkarbizitza sustatzen duten elkarrizketa-guneetan bertan nortasun hori nola eratzen den aztertzea.
Proiektuari esker, Donostiako herritarrek euren nortasunei buruz hitz egiteko eta hausnartzeko eta nortasun horien inguruko ikus-entzunezko edukiak batera sortzeko gunearen sorreran parte hartu zuten.