Nik Mashup Leioa
Nortasuna, bakea eta elkarbizitza
Leioa, 2014
Nik Mashup partaidetzazko proiektua da, eta, bertan, nortasunaren kontzeptuari eta euskal herritarren nortasunak eratzeko eta irudikatzeko moduari buruz hausnartzen da.
Euskal nortasunari eta bere ezaugarri bereizgarri nagusiei buruz eztabaidatzeko eta hitz egiteko prozesuaren bidez, herritarrek euren nortasunari buruz dituzten pertzepzioak zein iritziak ezagutzeko eta aitortzeko ahalegina egiten da, eta elkarbizitza suspertzen duten elkarrizketa-guneetan nortasun hori nola eratzen den aztertzen da.
Proiektuan bertan, Leioako biztanleak euren nortasunei buruz hitz egiteko, hausnartzeko eta ikus-entzunezko edukiak batera sortzeko prozesuan inplikatu ziren.