Oroimena Bizigune - Habitar la Memoria
Sentsibilizazioa, komunikazio soziala eta oroimenaren eraketa
Oroimena bizigune - Habitar la memoria sentsibilizaziorako, komunikazio sozialerako eta oroimenaren eraketarako partaidetzazko proiektu dokumentala da. Ikus-entzunezko kontakizunak eta narrazioak sortzeko partaidetzazko prozesuaren bidez, euskal herritarrek gatazkari buruz dituzten iritziak eta lekukotasunak jakitera ematea dauka helburu.
Partaidetza, hausnarketa eta sorkuntza abiapuntu, proiektuan bertan, herritarren narrazioak eratu ziren, Euskadiko bizilagunei oraintsuko iraganaren oroimena eratzen eta bizigune egiten laguntzeko asmoz.
Egindako tailerretan, Errenteriako eta Oarsoaldeko bederatzi gaztek lan-prozesuan parte hartu zuten. Bertan, hain zuzen ere, elkarrizketaren, hausnarketaren eta telefono mugikorrez grabatutako elkarrizketen bitartez, Errenteriako igarana ezagutu ahal izan zuten. Horretarako, herritarrek indarkeriari buruz eta udalerrian bertan giza eskubideen arloan jasandako urraketei buruz adieraziko lekukotasunak eta iritziak hartu zituzten kontuan.
Teknologien erabileran, narrazio digital berrien eta herritarren partaidetzan, lankidetzan nahiz inplikazioan oinarritutako esperientzia da, hau da, berrikuntza sozialeko jarduketetan oinarritutako eredua. Izan ere, Euskadiko zenbait udalerritan berregitea du xede.