Oroimena Bizigune - Habitar la Memoria

Sentsibilizazioa, komunikazio soziala eta oroimenaren eraketa

Vitoria-Gasteiz, 2016

Oroimena bizigune - Habitar la memoria sentsibilizaziorako, komunikazio sozialerako eta oroimenaren eraketarako formatu anitzeko eta plataforma anitzeko (webgunea eta dokumentala) partaidetzazko proiektu dokumentala da. Ikus-entzunezko kontakizunak eta narrazioak sortzeko partaidetzazko prozesuaren bidez, euskal herritarrek gatazkari buruz dituzten iritziak eta lekukotasunak jakitera ematea dauka helburu.

Partaidetza, hausnarketa eta sorkuntza abiapuntu, proiektuan bertan, herritarren narrazioak eratzeko prozesu berritzailea garatu zen, Euskadiko bizilagunei oraintsuko iraganaren oroimena eratzen eta bizigune egiten laguntzeko asmoz.

Teknologien erabileran, narrazio digital berrien eta herritarren partaidetzan, lankidetzan nahiz inplikazioan oinarritutako esperientzia da, hau da, berrikuntza sozialeko jarduketetan oinarritutako eredua. Izan ere, Euskadiko zenbait udalerritan berregitea du xede.