Pass It On

Rijekako kultura arteko mapaketa

Kroazia, 2018

Pass it on azterketarako, hausnarketarako eta eduki digitalen baterako sorkuntzarako partaidetzazko proiektua da, eta honako hauxe du xede: nortasunari balioa ematea, aniztasuna ezagutzea eta ulertzea, kultura arteko elkarrizketa sustatzea eta ondare kulturala bultzatzea eta babestea, kohesio sozial zein komunitarioa sendotzeko baliabidea dela kontuan hartuta.

Proiektuan, historia eta lurraldea lotzen dira estrategia moduan, ondasun kulturalak eta ondare kultural ukiezina birbaloratzeko eta kapitalizatzeko, Rijekako baliabide partekatua eta ondasun erkidea da-eta (Faroko Adierazpena). Horren ondorioz, kultura arteko mapaketa kolektiboa eta kartografia digitala egin ziren, honako hauexen artean ezarritako lotuneen bitartez: pertsonak, lekuak, eduki digital geokokatuak eta ibilbide tematiko nahiz geografikoak.

Proiektu hau Europako Kontseiluko (EK) Intercultural Cities (ICC) programarako egin zen Europar Batasuneko eta Europako Kontseiluko STEPS Joint Programme proiektu eredugarriaren esparruan (“Tokian tokiko partaidetzan eta ondare-baliabideetan espezializatzeko estrategiak eratzen”).