Post-Growth Control Wars
Desazkundearen eta migrazioen etorkizunen lankidetzapeko araketa
Azalpena
2023ko azaroaren 3tik, ostirala, 5era, igandea, Post Growth Control Wars jarri zen abian Bilbon, trantsizio espekulatzaileen jokoa, alegia. Bertan, honako hauexen arteko tentsioak arakatu genituen: hazkuntza jasangarria, desazkundea, migrazioak eta naturaltasunaren zein gizatasunaren ostekoa.
Media studies, filosofia, ekonomia eta soziologia abiapuntu, gatazkarekin eta lankidetzarekin jokatu genuen, hazkunde ostekoarekin lotutako trantsizioen dimentsioak arakatzeko. Gizatiarrak diren eta ez diren migrazioen fenomenoa nabarmendu genuen, espazioaren zein denboraren bidez eta norberaren nortasunean bertan.
Zer da Control Wars
Control Wars garapen-bidean dauden eszenatokiak mapatzeko jokoa da, etorkizunei buruz hitz egiteko teknika eta bizigarriagoak diren errealitateak nola sortu aurkitzeko eremua, alegia. Saiakuntzazko ikerketarako metodoa denez, honako hauexek bateratzen dira bertan: performatibotasuna, fikzioa, gatazka eta munduen lankidetzapeko eraketa. Izan ere, banakako eta taldekako aurrekontzepzioak, aurreiritziak, gurariak eta beldurrak suspertzen ditu, ustezko bilakaerak simulatzeko, trantsizioko diseinurako estrategien saiakuntzak egiteko eta, horrela, bertan bizitzean, nahi dugun eszenatokira heltzeko aukera izan dezagun.
Control Wars honako hauexetan oinarritu da aldez aurretik: datuak eta burujabetza teknologikoa, teknologia automatizatuak, klima-aldaketa, bidaia espazialak eta Covid-19aren bilakaera. Honako leku hauetan garatu da, gainera: The Influencers - CCCB, Bartzelonan; Tentacular - Matadero, Madrilen; Primer - Parsons / The New School, New Yorken; Futures Design Conference, Mexikon; STRP, Eindhovenen; eta Oporto Design Biennale, Oporton, besteak beste.
Nork antolatzen duen
Post-Growth Control Wars Becoming nahiz Holon-en proiektua da, eta Research & Degrowth International zein ICTA/UABren laguntzaz egin da. Moviltik bera bertako komisarioa izan da, eta PaĆs Loturak Herria proiektuaren parte da. Transmediako proiektu horretan, migrazioen etorkizuna arakatzen da, nahi genukeen etorkizunari buruzko elkarrizketaren, hausnarketaren eta narrazioen baterako sorkuntzaren bitartez.