Prest Gaude

Mugako igarobidea

Portugalete, 2016

Sentsibilizaziorako partaidetzazko kale-ekintza honek abegia suspertzea eta bizkaitarrek errefuxiatuekin dauzkaten elkartasuna zein konpromisoa erakustea dauka helburu.

Kaleko ekintzan, boluntarioak izan ziren protagonista, eta errefuxiatuentzat itxitako mugako igarobidea simulatu zuten, horrelako egoeran sortutako zailtasun eta estualdi guztiak nolakoak diren jakitera emateko asmoz.

Kaleko ekintzaren ikus-entzunezko grabaketak egin ziren. Haien bidez, zenbait bideo-pieza sortu ziren, jendaurrean aurkeztu ziren eta sare sozialetan zabaldu ziren Bizkaiko Aldundiak abian jarritako sentsibilizazio-kanpainaren esparruan.