Salaam Bakea
Begiradak eratzen
Salaam - Bakea. Begirada berriak eratzen proiektuan, erlijio musulmaneko gazteek, beste fede erlijioso batzuetako gazteek eta fededunak ez diren beste gazte batzuek hitz egiteko eta hausnartzeko moduko prozesua garatu zen, elkarrekin lan egin zezaten eta, horrela, euskal erkidego musulmanak gainditu beharreko erronka nagusiak zehaztu eta irudikatu zitzaten, baina, batez ere, indarkeriako eta terrorismoko gertaerak izan zituzten musulmanen itxurazko elkarketarekin lotutakoak kontuan hartuta.
Euskadin bizi ziren gazteek elkarrizketarako, hausnarketarako eta trebakuntzarako prozesuan parte hartu zuten, euren ingurune fisiko zein digitalen bitartez mezuak sortzen eta zabaltzen dituzten eragile bihurtzeko: berdinen taldea, kidetzapeko erkidego erlijiosoa, familia, astialdiko taldeak, hezkuntza-arlo formala, auzoa, sare sozialak…
Proiektua Onda Euskadi Elkartearen, Ignacio Ellacuría Fundazio Sozialaren eta Gatazken Eraldaketarako Unibertsitate Zentroaren (GEUZ) laguntzaz egin zen.