Sikia Ona

Osasun onerako entzutea, osasunerako eskubidea Afrikan

Espainia, Kenya eta Senegal, 2021

Proiektu hau Bilbon eta Nairobin egin zen, komunikaziorako eskubidea tresna moduan erabiltzeko eta, horrela, Euskadiko gazte unibertsitarioen zein Kenyako eta Senegalgo gazteen artean osasunerako eskubidearen inguruko banakako nahiz taldekako kontzientzia sortzeko, tokian tokiko eta maila globaleko ikuspegia kontuan hartuta.

Proiektuak Mondragón Unibertsitateko África Basque Challenge (ABC) Programako euskal parte-hartzaileak, kenyarrak eta senegaldarrak trebatzea zeukan helburu, tokian tokiko eta maila globaleko ikuspegitik osasunerako eskubidea aldarrikatu eta eskatzen duten ikus-entzunezko edukiak batera sortzeko asmoz. Era berean, Bizkaiko lurraldeko hiru unibertsitate nagusietako gazte unibertsitarioak kontzientziatu nahi zituen osasunerako eskubidearen errealitatearen inguruan, tokian tokiko eta maila globaleko ikuspegia kontuan hartuta.

ABC (África Basque Challenge) Programako gazte parte-hartzaileek eta programan bertan gazte horiek prestatzeko konpromiso soziala zeukaten erakundeek bete-betean parte hartu zuten Euskadiko eta Kenyako herritarrak elkartasunaren eta, osasunerako giza eskubidea kontuan hartuta, gizaki guztien duintasunaren errespetuaren balioen inguruan sentsibilizatzeko eta komunikatzeko kanpainaren zehaztapenean.