Loturak Emakumeok Leioa
Leioako emakumeak eta migratzaileen zein errefuxiatuen abegia
Ikasgelari berotasuna ematea, bertako horma zurien eta bulegoko altzarien bidez ordenarako, egitura finkorako eta isiltasunerako gonbita egiten digu-eta. Kolonbiako kafearen usainaz, bono-ogiz, etxeko bizkotxoaz, berriketaldiz eta haurtxoaren negar urriaz… betetzea. Izan ere… nork egiten du negar, emakumeen beso kulunkariak bere esku dituenean?
Loturak Emakumeok Leioa, Leioako Udaleko gizarte-politiken eta immigrazioaren arloak sustatutako priektua, talde irmo moduan eratu da, eta zazpi emakume atzerritarrek nahiz tokian tokiko hiru emakumek eusten diote. Konpromisodun emakume eskuzabalak dira, azaltzeko eta entzuteko prest daudenak, laguntzeko prest daudenak.
Euren esperientziak eta iritziak partekatzeko prest daude, euren udalerrian munduko beste leku batzuetatik iristen direnen abegirako prozesuak hobetzen jarraitu ahal izateko. Loturak Emakumeok Proiektuak botatako erronkari aurre egiteko prest daude, eremu horrek hazten jarraitu dezan; orain, Leioan ere bai.
Bakuntasunez eta irmotasunez, emakume parte-hartzaileek euren kontakizuna idatzi, euren bideoak grabatu eta edizio honetako podcast-ari bere ekarpena eman diote:
Podcast-a
Tamalgarria, (oraindik ere) ahizpatasunaren usain horretaz blaituta argitaratu ezin izatea.

