Loturak Emakumeok Portugalete. 4. Edizioa
Portugaleteko emakumeak eta migratzaileen zein errefuxiatuen abegia
“Altuerako bertigoa” oso leku garaian egotean erortzeko beldurraren ondorioz sortzen den ondoez psikologiko bizi-bizia da. Gutako askok horixe bera sentitzen dugu gorputzean, Loturak Emakumeok Portugalete urterik urte hazten dela eta gure auzoetako elkarbizitzaren hobekuntzarako beharrezkoa den eremu moduan sendotzen dela ikusten dugunean. Eskerrak guk geuk elkar zaintzen dugula ez erortzeko eta, eroriko hori saihestezina izanez gero, eragina gutxitzen duten besarkaden, irribarreen eta laztanen koltxoia eratzen dugula berehala.
“Erreskaterako koltxoi” hori Bidatzenean gauzatu da, Portugaleteko Emakume Guztion Etxean, alegia. Bertan, gainera, lehen aldiz egin da Loturak Emakumeok Portugalete proiektuaren edizio bat, laugarrena, hain zuzen ere.
Proiektu horren emaitzetako bat diren kontakizun horiek etxe horretan idatzi dira, eta datu hori ez da pasadizozko datua, (besteak beste) islatu egiten duelako etxe horrek gero eta emakume gehiagori ematen diela abegia eta, bertan, irribarrea nahiz ongietorriko besarkada aurkitzen dituztela, baita konfiantzako, jabekuntzarako eta, nola ez, dibertsiorako eremua ere.

