Loturak Eskola. 2. Edizioa

Kultura arteko hezkuntza ikasgelan

Getxo, 2021

2021ean, 2020an hasitako lana egiten jarraitu genuen. Loturak Eskola Proiektuak Loturak Getxon egindako lanean sakontzen du, eta, bertan, hausnarketarako nahiz ikaskuntzarako partaidetzazko eremu berria eratu da hezkuntza-arloaren inplikazioaz. Kultura arteko hezkuntza-programa eredugarria da, kultura arteko narrazio digitalak batera sortzeko eta zabaltzeko eta, horrela, ikasleak zein hezkuntza-sarea kontzientziatzeko.

2021ean, proiektuaren esparruan, offline eta online saio teoriko praktikoak egin ziren, kultura arteko narrazioak batera sortzeko eta zabaltzeko. Taldeetan antolatutako DBHko 3. eta 4. mailetako 120 ikaslerekin egin ziren tailerrak. 4na orduko 3 saio egin ziren taldeko.

Saioetan, zenbait gai jorratu ziren; esate baterako, eskolari eta abegiari buruzko hausnarketa, etorkizuneko eskola abegitsua irudikatu nahian; aurreiritziak zein estereotipoak; eta nola irudikatuko luketen etorkizuneko Getxo abegitsua.