Loturak Eskola. 1. Edizioa

Kultura arteko hezkuntza ikasgelan

Getxo, 2020

Loturak Eskola 2019an udalerri honetan egindako Loturak Getxo Proiektuaren adarretako bat da.

Loturak Eskola Proiektuak partaidetzazko prozesuak sortzea dauka helburu, hiri abegitsuaren ezaugarriak zein diren azaltzen duen jabekuntzadun erkidegoa eratzeko, Getxoko migratuen gizarteratze-prozesuaren nahiz abegiaren inguruko gizarte-konpromisoa indartzeko eta, kultura arteko narrazioen baterako sorkuntzarako nahiz zabalkunderako partaidetzazko prozesuaren bidez, herritarrak eurak sentsibilizatzeko.

Loturak Eskola Proiektuan, hausnarketarako eta ikaskuntzarako partaidetzazko eremu berria eratu zen, eta Getxoko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak inplikatu ziren bertan. Ikasleek kultura arteko ikaskuntzarako eta kultura arteko narrazio digitalen sorkuntzarako zein zabalkunderako zeuzkaten jakintza digitalak sustatzea zen helburua, hiri abegitsua den Getxori buruzko kontakizuna ikasleen euren artean, hezkuntza-arloan eta biztanle guztien artean indartzen jarraitzeko.