Identibuzz Deusto
Nortasun hibridoak, Deustuko burrunbak
Identibuzz Deusto Bilboko Deustua auzoan egindako jarduketa berria izan zen. Auzoko kultura anitzeko ehuna arakatzen zuen, eta, gainerako Identibuzz proiektuak bezala, kultura arteko proiektua da. Bertan, auzoko nortasun anitzen nahiz era guztietako nortasunen adierazgarri ziren kontakizun partekatuak sortu ziren, zenbait jatorritako eta kulturatako pertsonen arteko ezagutza eta elkarbizitza sustatzeko.
Elkarrizketarako, hausnarketarako eta baterako sorkuntzarako proiektu egituratuan, lankidetzapeko jarduketak egin ziren partaidetzazko dinamiken bidez, esperientziak partekatzen saiatzeko eta tokian tokiko nahiz atzerriko biztanleen arteko elkarreragina sustatzeko.
Identibuzz Deusto San Frantziskon eta Mourarian egindako esperientziaren egokitzapen berria izan zen, baita EAEn egindako zenbait proiekturen jarraipena ere.